XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Anastasio kaiku orrek ez dakit nun zituan begiak!.

- Aien diruaren zai ba daude txuri egingo dute.

JUSTO - Gizon ona da Anastasio ori bainan ez etxe ontan bear dana.

- Txotxolotzen asia da.

- Ori da gauzak oker ateratzea ta zail da alargunak bururik altxatzea.

- Beste norbaiten laguntza bear luke.

BITOR - Emen degula uste det.

JUSTO - Al dan legunena gauzak esango dizkiogu. Erruki det gajoa.

BITOR - Adi zazu! Ez dakit olakotan ez dan obea bat batean guzia latz esatea.

- Ea ikaratuta agindutakoa egiten du. Zirt edo zart!.

(MALEN sukaldeko atetik agertzen da)

(Aurreko agerraldian baño zerbait apañago, orrazkera, txukun eta more kolore artillezko txamar bat bizkar gañean daramakila).

(Gizonezko biak burua makurtu ta eskua estutzen diote)

MALEN - Egun on jaunak! zer modu?.

BITOR - Ondo, eskarrikasko, zu ere bai?.

JUSTO - Zu agurtzea beti zait pozgarri, andre Malen.

MALEN - Malen esatea ere naiko dezu. D. Justo.